Tevatronen ere detektatu dute Higgs bosoia

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Dagoeneko, Higgs bosoia bi laborategitan detektatu dute. Iazko abenduan, CERNek iragarri zuen beren esperimentuetan detektatu zutela, eta, orain, aurkikuntza Fermilab laborategiko fisikariek berretsi dute, Tevatron azeleragailuan egindako azken esperimentuetan. Tevatron Estatu Batuetako azeleragailua zen, eta irailean itxi zuten; hilabete hauetan, fisikariek han egindako azken esperimentuetako datuak aztertu dituzte, eta bosoiaren zantzuak aurkitu dituzte. Emaitzak ez dira nahikoak Higgs bosoia aurkitu dutela aldarrikatzeko, baina esanguratsuak dira CERNeko aurkikuntza berresteko, bi laborategietako emaitzak bat datozelako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila