Tevatron itxi egin dute

Munduko partikula-azeleragailu garrantzitsuenetako bat izan da 26 urtez

tevatron-itxi-egin-dute
Tevatron partikula-azeleragailua. Arg. United States Department of Energy

Estatu Batuetako azeleragailu handienak funtzionatzeari utzi dio. Arazo ekonomikoak direla medio, gelditu egin dute, eta fisikari askoren lana eta itxaropenak --Higgs bosoia han aurkitzearena, adibidez--, bertan behera geratu dira. Tevatron du izena, eta Batavian dago, Fermilab laborategiak Illinoisen duen egoitzan. 26 urtez erabili dute protoien eta antiprotoien arteko talkak eragiteko, eta esperimentu horietatik etekin handiak atera dituzte. Besteak beste, partikula asko aurkitu izan dira talka horien bitartez: Bc mesoia 1998an, tau-neutrinoa 2000 urtean eta top quark 2009an. Fermilabeko zuzendaritzak erabakia hartu du oso garestia delako Tevatron irekita izatea, eta ez dagoelako bermatuta goi-mailako partikulen fisikak behar dituen adina baliabide ekonomiko izango dituenik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila