‘Terminator’ sitsa

Hori da genetikoki eraldatutako krisalida arroseko sitsari eman dioten izena. Sits horrek kotoi-soroei erasotzen die eta kotoi-landareen hosto, lore eta haziak jaten ditu.

Izurriari aurre egiteko, sitsei laborategian prestatutako elikagai jakina jaten ez badute aktibatzen zaien genea sartu diete. Ondoren, sitsak askatu eta basatiekin kopulatzean geneak ez die arrautzei garatzen uzten. Horrela pixkanaka sits-kopurua murriztu egiten da, emeek ar eraldatuekin kopulatu eta ondorengorik sortu gabe hil ahala.

Oraindik ‘Terminator’ hori sortzen ari dira eta sarez itxitako guneetan egingo omen dituzte probak. Hala ere, teknika horiek arriskutsuak izan daitezkeela diote hainbat ikertzailek eta kontserbazioaren alde ari direnek. Besteak beste, behin sits eraldatuak askatuz gero atzera bueltarik ez duen teknika dela diote.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila