Ipi infragorriz funtzionatzen duen Thermoscan izeneko termometro berezia asmatu dute. Belarrira sartu behar da aparatu elektroniko hau (baina tinpanoa ukitu gabe) eta segundo batean ematen du tinpanoko tenperatura, hau da, gorputzeko tenperatura.
Aparatuak tinpanoak igorritako izpi infragorriak neurtzen ditu eta honako abantailak dituela esan daiteke: sinplea eta azkarra da, higiene aldetik egokia eta umeei ipintzeko eragozpenik gabea.