Teleskopio espazial berria

Gamma Izpietarako Behagailua (GRO) orain dela gutxi espazioratu da eta astronomoentzat berri ugari l ortzea espero da.

Unibertsoan izandako gertaerarik bortitzenak kontrolatuko dira GROren bidez; besteak beste, izarren leherketak eta materia irensten duten zulo beltzak. GROk 17 tonako pisua du eta bi urtean funtzionatuko du, nahiz eta denbora luzeagoan iraun.

Lau detektore berezi izango ditu. Detektore hauen materialek gamma izpi batek jotakoan, emititzen duten argiaren bidez gamma izpiaren energia eta norabidea ezagutzeko aukera emango dute. Lehenengo detektoreak gamma distirak detektatzen ditu; bigarrenak noben eta supernoben energia detektatzen du; hirugarrena kamera baten antzekoa da eta zerua kartografiatuko du eta laugarrenak unibertsoko objekturik bortitzenak, kuasareak alegia, aztertuko ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila