Telekomunikazio merkeagoak

Argi ikuskorra igortzeko gai diren polimeroek itxaropen handia sortu dute azken urteetan materialen alorrean. Gaurdaino, ordea, telekomunikazioen merkatuak polimero horientzat itxia zirudien, ez baitziren argi infragorriaren eremutik gertu modu eraginkorrean lan egiteko gai. Eta, hain juxtu, telekomunikazioen oinarria diren zuntz optikoak banda horretan dira eraginkorren. Orain, Israelgo ikertzaileek adierazi dute argi infragorriaren eremutik gertu argia igortzeko gai den polimeroa sintetizatu dutela.

Polimeroa nanokristal solido erdieroaleekin nahasiz, transmisioaren eraginkortasuna asko handitu dute. Polimeroak korronte elektrikoa nanokristaletaraino garraiatzen du eta horiek argi infragorria sortzen dute. Polimero argi-igorleak ohikoak baino askoz ere merkeago sintetiza daitezkeenez, material berriak telekomunikazioen merkatua merka lezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila