Telefono txikien arazoak


Azken bi urteotan gero eta telefono eramangarri txikiagoak egiten ari dira. Izan ere, soinean eramateko erosoenak oso arinak eta oso txikiak dira. Baina badute oztopo bat. Zenbakiak markatzeko teklak gero eta txikiagoak dituzte eta laster deia egitea ezinezkoa izango da, ez baita gure behatzen tamaina ere neurri berean txikiagotzen.

Arazo hori konpontzeko ikerketa-zentroak zenbakiak markatzeko beste sistema bat prestatzen ari dira. Zenbakia ahotsaz markaraztea izango da irtenbidea. “Vocalis” konpainia britainiarraren “Speechtel” telefonoaren teknologiak algoritmoa du botoi bakar batez zenbakia markatu eta memoriako zenbakiak ezabatu edo aldatzeko. Hori guztia azkar egiten du, gainera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila