Telebista eta bideoa aparatu berean

Telebista eta magnetoskopioaren arteko kablerik ez dute izango eta aginte bakarraz kontrolatuko dira.

Telebideo izeneko aparatuak telebista eta magnetoskopioa ditu berekin. Japonian izugarri ari dira saltzen (milioi bat jadanik saldua omen dute). Europan Sony eta Bang & Olufsen markakoak daude salgai eta Philips etxea bere 21 PT 351A eredua oraintxe ateratzekoa da.

Telebista eta magnetoskopioaren arteko kablerik ez dute izango, beraz, eta aginte bakarraz kontrolatuko dira elkartutako bi aparatuak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila