Etxean telebista analogikoa edo irrati analogikoa dutenek arazo bat izango dute 2010. urtean. Urte horretan, itzalaldi analogikoa deiturikoan sartuko gara eta, ondorioz, telebista eta irrati guztiak seinale digitalean emititzen hasiko dira. Horrek bi aukera uzten ditu: telebista aldatzea edo, bestela, TECNUMek aurkeztu berri duen bihurgailua erostea.
Bihurgailua zirkuitu integratuekin egin den lehenengoa da, eta etxe-komunitateetako antenan jarri beharko da. Bihurgailuak seinale analogikoa seinale digital bihurtzen du eta, gainera, seinalearen kalitatea hobetzen du.