Tanta ñimiñoak triangelu-itxurako kaniletatik

Tanta txiki-txikiak lortu nahi badituzu, ez ezazu ohiko iturria erabili, baizik eta triangelu-itxurako kanila duena.
(Argazkia: Science ).

Tanta txiki-txikiak lortu nahi badituzu, ez ezazu ohiko iturria erabili, baizik eta triangelu-itxurako kanila duena. Zergatik? Kanila biribilean, tantaren azaleko presioa berdina da leku guztietan. Eta, azken batean, tantaren tamaina erabakitzen duen faktorea biribiltze-prozesuan datza, tantak kanilari lotuta irauteko energia gehiegi behar duenean ez baita gehiago hazten.

Triangelu-itxurako kanilako tantak, aldiz, beste eredu baten arabera eratzen dira, lotura-puntu guztiak ez baitira berdinak. Horren efektua argitzeko, fisikari bat eta matematikari bat aritu dira elkarlanean. Haien kalkuluen arabera, kanila triangeluarrak biribilak baino tanta txikiagoak eratzen ditu, % 20 txikiagoak, hain zuzen ere.

Tanta txikiak eratzeak aplikazio asko ditu teknologian. Adibidez, tinta-zorrotadako inprimagailuetan edo botiken dosi txikiak isurtzeko makinetan aplikatzeko da garrantzitsua ikerketa hori.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila