X izpiak duela ehun urte baino gehiago aurkitu ziren eta harrezkero laborategietan, ospitaleetan, aireportuetan eta abarretan erabili izan dira.
Badirudi, ordea, laster T izpiek ordezkatuta bazterturik geratuko direla. Izpi hauen maiztasuna terahertzekoa (1.012 Hz-ekoa) delako dute T izpiak izena.
Uhin elektromagnetikoen espektroan mikrouhinen eta izpi infragorrien artekoa da. X izpiak baino energia gutxiagokoak dira eta, ondorioz, ez dira hain kaltegarriak. Horregatik New York-eko Troy herrian dagoen Rensselaer Institutu Politeknikoan T izpien aparatua prestatu du Xicheg Zhang zientzialariak bere taldearekin.
Giza eskeletoaren irudiak ateratzen ditu, baina horrez gain, gasen konposizioa analizatzeko edo elikagaien lizun-kantitatea neurtzeko ere balio du.