Beren behiak susara dauden jakin nahi duten EEBBetako baserritarrek nahikoa izango dute partxe berezi bat behien isatsan itsastea. Partxe horrek sentsore piezoelektriko bat eta 400 m-ko irispidea duen irrati-emisore bat daramatza. Baserritarrek behia susara dagoenentz taldeko besteek estali nahi dutelako jakiten dute.
Behi batek bestengandiko arreta berezia duenean, sentsore piezoelektrikoak detektatzen du eta irrati-seinale bat igortzen du. Behiak 10-12 ordu hilean baino ez dira susara egoten. Partxea oso lagungarria gertatuko zaie baserritarrei, behia artifizialki noiz ernaldu behar duten adieraziko baitie.