Surik zaharrena

Israelgo aztarnategi batean, gizakiaren arbasoren batek egindako surik zaharrena aurkitu dute

Israelgo aztarnategi batean, gizakiaren arbasoren batek egindako surik zaharrena aurkitu dute, duela 790.000 urtekoa. Sua zalantzarik gabe kontrolpean egindakoa omen da; eta, ziur egoteko, 23 milatik gora hazi eta fruitu lehor eta 50 milatik gora egur-zati aztertu dituzte; materialen % 2 baino ez dago erreta, eta gune jakin batean bilduta omen dago.

Orain arte uste zen hominidoek duela 400 edo 500 mila urte etxekotu zutela sua, eta aztarnarik zaharrena duela 250 mila urtekoa zen, Txinako haitzulo batean aurkitua. Aurkikuntza honek erakutsi du gizakia edo haren arbasoren bat askoz ere lehenago hasi zela suaren epelean biltzen iluntzean.

Sua kontrolatzeak animalietatik babesteko, janaria prestatzeko eta neguan berotzeko balioko zion hominido hari. Baina oraindik ez dakite seguru zein izan zen: Homo erectus, Homo ergaster edo Homo sapiens.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila