Supernobaren sorrera

SN1987A supernobaren eraztunaren eztanda hiru aldiz aztertu da: 94, 95 eta 96an.

Orain dela hamar urte, 1987ko otsailaren 23an, hego hemisferioko gauean zeruan berebiziko eztanda egin zuen izar batek. Hango distirak astroa hil egin zela adierazten zuen. Lau mendetan ikusitako supernobarik distiratsuena zen. SN1987A deitu zioten astronomoentzat mauka zen izar hari. Izan ere, gertu zegoelako lehen aldiz ikusi ahal izango zuten supernoba inguratzen zuen argi-eraztuna eboluzionatzen eta hasierako eztandako geometriarekin konparatu ahal izango zuten.

Astronomoek, espazioko Hubble teleskopioa erabili dute supernoba aztertzeko. Teleskopioak bidalitako irudiek erakusten dutenez, supernoba argi-urtearen seireneko luzeran zabaltzen erakusten dute. Halteraren formako egitura du eta hedatzen ari diren bi “hondakin-tanta” dauzka, elkarrengandik orduko hamar milioi kilometro inguruko abiaduraz urruntzen ari direlarik. Barneko eraztunaren egiturak, jatorrizko izarrak agian ondoan beste bat zuela adierazi nahiko luke.

Supernoba hurrengo 2002. urtean aztertuko da. Ordurako eztandaren hondakinek erdiko eraztunera heldu eta inguruko zona argitu beharko lukete.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila