Supernoba baten sortzaile ezezaguna argira

Nano zuri batekin batera, erraldoi gorri bat zegoen PTF 11kx supernobaren jatorrian

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

supernoba-baten-sortzaile-ezezaguna-argira
PTF 11kx supernoba (eskuineko irudiaren puntu distiratsua) 2011ko urtarrilean ikusi zuten. - Arg. BJ Fulton

Lehen aldiz detektatu da 1a motako supernoba baten jatorrian bi izar izan zirela. PTF 11kx supernobaren arrastoak aztertuta lortu dute hori, 2011ko urtarrilean ikusi zuten supernoba batean. Emaitzek erakusten dute nano zuri baten eta erraldoi gorri baten parte-hartzea izan zela.

Teoriak iragarritako prozesuarekin bat datoz emaitza horiek; onartuta zegoen 1a motako supernoben jatorria nano zuri bat eta bigarren izar bat zirela; nano zuria bigarrenetik materia xurgatuta iritsiko zen eztanda egiteko kondizioetara supernoba bat gertatzeko. Baina teoria teoria besterik ez da. Praktikan ez zen inoiz detektatu bigarren izar hipotetiko horren arrastorik, eta astronomoek ez zekiten nolako izarra izan zitekeen bigarren hura. Kaliforniako Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu du PTF 11kx supernobaren kasuan erraldoi gorri bat izan zela. Hori jakiteko, Hawaiiko Keck teleskopioaren bitartez aztertu dituzte supernobaren hondakinak eztanda gertatu eta 59 egunen buruan hasita. Leherketaren gunearen inguruko geruzetan geratutako materialaren espektro optikoa zehaztasun handiz behatuta aurkitu dute bigarren izarra erraldoi gorri bat zela.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.