Superfluidotasuna aurkitu dute neutroi-izar baten nukleoan

Superfluidotasuna aurkitu dute neutroi-izar baten nukleoan
2011/04/01 | Elhuyar
Cassiopeia nebulosa argi ikusgaiz eta X izpiz ikusita. Nebulosa horren erdian dago Cassiopeia A neutroi izarra. Arg.: NASA/JPL-Caltech.

Cassiopeia A neutroi-izarraren nukleoan superfluidotasuna aurkitu dute bi astronomo taldek --batetik, Dany Page-ren taldea (Mexiko), eta, bestetik, Wynn Ho (Ingalaterra) eta Craig Hennke (Canada) astronomoak elkarlanean--. Horrek esan nahi du izarraren nukleoko materiak ez duela inolako erresistentziarik mugitzean. Materiaren egoera fisiko hori oso arraroa da Lurrean, baina aurkikuntza honen arabera, litekeena da neutroi-izarren nukleoetan ohikoa izatea.

Izarraren tenperatura izan da gakoa; X izpien bidez jakin dute izarra oso azkar ari dela hozten: 2,12 milioi kelvinetik 2,04 milioi kelvinera hamar urteko epean. Neutroiak binaka akoplatzen aritzea izan daiteke hozte hori gertatzeko arrazoi bakarra, eta bikote horiek superfluidotasuna eragiten diote materiari. Pageren iritziz, hamarkada batzuk barru motelduko da Cassiopeia A izarraren hoztea, neutroi-bikoteak sortzeko abiadura bera ere gutxitu ahala.

1
274
2011
4
013
Astronomia
Albisteak
14
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila