Suge berdinak, pozoi desberdinak

Suge berdinak, pozoi desberdinak
2008/09/01 | Elhuyar

Espezie berekoak izan arren, oso desberdinak dira Costa Ricako Karibe aldeko eta Pazifiko aldeko Bothops asper suge-populazioen pozoiak. Valentziako Biomedikuntza Institutuko talde batek egindako ikerketa batean, bi populazioak aztertu dituzte, eta desberdintasunak ikusi dituzte. Batetik, populazio baten pozoiak besteak ez dituen proteina batzuk ditu (horrelako hogeita zazpi proteina zenbatu dituzte), eta, bestetik, bi taldeetan ageri diren proteinek ez dute kontzentrazio bera populazio batean eta bestean. Bost milioi urte inguru bakartuta egoteak eragin du desberdintasun hori, nonbait.

1
245
2008
9
021
Zoologia; Eboluzioa
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila