Munduan basoak eta oihanak hain azkar desagertzen ari diren azkenaldi honetan, Suedian kontrako fenomenoa gertatzen ari da. Jakina denez, Suedian paper-orea erruz fabrikatzen da eta horretarako baso-egurra ugari behar da.
Gezurra badirudi ordea, Suedian azken ehun urteotan basoak bikoiztu egin dira. Horretarako urtero 600 milioi arbola aldatzen dituzte; botatzen dutena baino askoz ere gehiago.