Stephen Hawking: ‘adimen artifizialak gizakia gainditzea nahi ez badugu, gure ADNa hobetu behar dugu’

Stephen Hawking fisikari britainiar ezaguna kezkatuta omen dabil, adimen artifiziala gizakiaren adimena gainditu eta mundua kontrolatzera hel daitekeela uste duelako. Duela gutxi, gai horren inguruko kezkak azaldu zituen, Alemaniako Focus aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batean. Hawkingen ustez, ingeniaritza genetikoa erabili behar da ADNa hobetu eta gizaki azkarragoak sortzeko.

Hemezortzi hileren buruan, gutxi gorabehera, ordenagailuen ahalmena bikoiztu egiten da; gizakienak, ostera, ez du horrelako hobekuntzarik izaten. Horregatik, egunen batean teknologia gizakia gainditzera hel daitekeela dio fisikariak. Hori eragozteko, burmuinaren eta ordenagailuen arteko konexio zuzena ahalbidetuko duten teknologiak garatu behar direla uste du, adimen artifizialak giza adimenari lagun diezaion, eta ez alderantziz. Loa kentzeko moduko berria (edo ez!).

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.