Odol-banku amerikarretako arduradunek berriki izandako bilera batean, segurtasuna eta odolaren kalitatea inoiz baino gehiago zaindu beharra azpimarratu dute.
1985. urtetik gaurdaino, HIES dela eta, odol-bankuetan neurri zorrotzak hartu dira. Hauen artean eta orain arte azken neurri izan dena, honakoa dugu: azken hamabost hilabeteotan Golkoko gerran parte hartu duen soldaduak ezingo du oraingoz, odolik eman.
Erabaki honen arrazoia, leishmaniosi izeneko gaixotasunaz 22 militar estatubatuar kutsatu izana. Gaixotasun hau euliek garraiatzen dute eta gizakiak odolaren bidez transmiti dezake.
22 militarretatik 15ek azaleko leishmaniosia bereganatu dute eta gainerako 7etatik 5 jada lanean hasiak dira.
Une honetan ez dago gaixotasun hau detektatzeko test errazik eta inkubazio-aldia bi urtekoa izan daiteke.
Odol-ematearen debekua 500.000 pertsonarentzat da, baina EEBBetako armadak beste 1.500.000 pertsona dituenez, ez dirudi odol-bankuetan eskasia egongo denik.
Hala ere, alarma Golkoko gerran parte hartutako beste estatuetan ere sortu da; hauek ez bait dute aparteko neurririk hartu.