Solar max kaputt!

1980.ean jaurti zen Solar Maximun Mission satelitea atmosferara sartu zen joan den abenduraren 3an eta Indiar Ozeanoaren gainean erre egin zen. Satelitearen helburua eguzki-zikloaren maximoan eguzki-aktibitatea aztertzea zen.

Sateliteak uste baino gehiago iraun du, 1984.ean transbordadoreko misioetako batek errebisatu zuelako akaso, eta izugarrizko fruituak eman ditu. Horien arteko azkena, 1987A supernobaren gamma erradiazioa neurtzea izan da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila