Sobietarren jaurtigailu berria

Joan den maiatzeko 15aren arratsaldeko 17,30tan sobietarren jaurtigailu astun berriaren lehenengo jaurtiketa gartatu zen Baikonur-eko kosmodromoan.

Energia izeneko jaurtigailuak 60 m altu eta 2000 tona pisatzen ditu eta behe-orbitan 100 tona baino masa handiagoa jartzeko gai da bera, hidrogreno/oxigenozko 8 motoreen bidez.

Ez da txantxetakoa Energiak orbitan jar dezakeen masa. Orain arte sobietarrek 20 t gehienez jar zezaketen espazioan Proton jaurtigailuaren bidez(Mir estazio orbitalaren pisua hain zuzen). Iparramerikarrek ez dute gaur egun indar horretako jaurtigailurik. Garai bateko Saturn V jaurtigailuak 126 t espazioan jartzeko gai ziren, baina azkenekoa 1973.ean izan zen jaurtia. Europearrok ere marka horietatik oso urrun gelditzen gara. Ariane IVk 4,2 t eta Ariane Vk 8,5 t besterik ezingo dituzte jarri behe-orbitan.

Zertarako nahi dute sobietarrek horren jaurtigailu indartsua? Energiaren bidez belaunaldi berriko estazio espazialak , hamabi lagun edukitzeko gai direnak, jarriko dituzte behe-orbitan. Gainera transbordadore espaial astunak ere jaurti ahal izango dituzte. Eta Martitzerako misioan jaurtigailu indartsua oso beharrezkoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila