Sobietar ikerlari izan zirenen etorkizuna

Sobietar Batasuna izan zenaren ikerketa nuklearrerako programa bertan behera geratu denez, gutxi gorabehera 2.000 ikerlari lan bila ari dira. Arazo honi aurre egiteko, nazioarteko programa bat eratu nahi da.

Ildo honetan, urtarrilaren bukaeran, Bush eta Jeltsin Presidenteek akordio bat sinatu zuten Washington-en.

Valeri Mikhailv, Errusiako zentral nuklearren arduradunak honakoa dio: "15.000 espezialista baino gehiagok ezagutzen ditu plutonio-produkziorako eta uranioa aberasteko teknikak eta ia 3.000k bonba nuklearrak egiteko teknika".

Espezialista hauek, une honetan 150 dolarreko soldata irabazten dute, baina zenbait estatu aurreratu 400.000 dolarreko soldata ordaintzeko prest dago.

Hala ere, espezialista hauek ezingo dute hurrengo bost urteetan emigratu. Bestalde, EIE-k (Estatu Independenteen Elkarteak) dituen instalazio nuklearrak desmuntatu egin behar dituzte, arestian aipatu akordioaren arabera; eta desmuntaketan ihes erradioaktiboak gertatzeko arrisku nabaria dago. Hortaz, espezialistarik onenak EIE-n bertan geratzeaz gain, atzerrikoen laguntza ere beharko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila