Siliziozko fotodiodoak, azkenean!

Azkenik, badirudi siliziozko diodoa erabili ahal izango dela seinale optikoa txipetan sartzeko. Izan ere, dopatutako siliziozko fotodiodoa garatu dute Harvard Unibertsitatean.

Silizioak argi infragorri gutxi absorbatzen duenez, bere horretan ez da batere eraginkorra argi moduan jasotako informazioa seinale elektroniko bihurtzeko. Baina, sulfuroz dopatuta, elektroiek errazago egiten dute salto uhin-luzera horretako argia jasotzean, eta, ondorioz, erabilgarria da fotodiodo gisa.

Gaur egun, germanioa eta indio eta galio artseniuroa erabiltzen dira. Merkatura iristen bada, siliziozko fotodiodoa merkeagoa izango da. Horregatik, silizioa dopatzeko beste substantzia batzuk ere probatzekotan dira fotodiodo eraginkorragoa lortze aldera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila