Elektronika eta informatikaren garapenerako ezinbestekoa izango da zenbait materialen ezaugarri guzti-guztiak ongi ezagutzea. Esate baterako, silizioaren eta silizearen arteko nahasketa omen da informazioa garraiatzeko etorkizunean erabili beharko den materiala.
Kanadako ikertzaile-talde bat ondorio horretara iritsi berri da zenbait hilabetez bi substantzien propietateak zehatz-mehatz aztertu ondoren. Material berria silizio- eta silize-geruzez osatuta dago eta orain, geruza horien egiturarik eraginkorrenaren atzetik ari dira.
Ikerketak bestalde, berebiziko interesa piztu du elektronikako industrian. Izan ere, informazioa garraiatzeko zuntz optikoaren erabilera gero eta garrantzitsuagoa da eta horren ondorioz, enpresa desberdinak materialik eraginkorrenak eta egokienak bilatzen ari dira itsu-itsuan.