EEBBetako Rochester-eko unibertsitateko biologoek aurkikuntza baten berri eman dute; hots, himenoptero bizkarroi txiki diren trikogramoen ernaldu gabeko arrautzak, berez arrak izan behar dutenak, enbrioi eme bihurtzen dira amek eztia jaten ez duten bitartean edo 30†C baino tenperatura handiagoetan hazten ez diren bitartean. Eztiak antibiotikoak ditu eta hauek bakterioak hiltzen dituzte. Beraz, emeak arrik gabe ugal daitezke.
Unibertsitate bereko beste ikerlari batzuek aurkikuntza harrigarriak egin dituzte. Bi liztor-espezie gurutzatuz sortutako belaunaldian, arrak bakarrik azaltzen dira. Beraz elkar ernaltzea ezinezkoa gertatzen zaie. Gai honetan ere antibiotikoek dute paperik garrantzitsuena.