Sentsore nanoegituratuak NanoSonic enpresa estatubatuarrarentzat

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile-talde batek nanoegituradun sentsore optikoak eta sentsore horien monitorizaziorako tresnak diseinatu ditu NanoSonic enpresa estatubatuarrarentzat. Nafarroako ikertzaileek hezetasuna neurtzeko sentsore bat eta zuntz optikozko aplikazioetarako argi-iturria garatu dituzte.

Horrez gain, talde berak bihurgailu optoelektronikoak diseinatu eta ekoitzi ditu. Bihurgailu horiek sentsorerako seinale-hartune bat dute, eta beste gailu elektroniko batzuetara ere konekta daitezke, adibidez, ordenagailu batera. Hala, sentsoreak eskaintzen duen informazioa ordenagailuan irakur daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila