Segurtasun-kopia azkarrak

Ekipo informatikoa instalatzen dugunean, berehala jabetzen gara segurtasun-kopien garrantziaz.

Ekipo informatikoa instalatzen dugunean, berehala jabetzen gara segurtasun-kopien garrantziaz. Baina disko gogorra baldin badaukagu, datu- eta fitxategi-kopurua handiagotzen doan neurrian astunagoa bihurtzen da lan hau eta pixkanaka zabaltzen hasteko joera izaten dugu gehienok. Informazio edo datu inportanterik galtzen ez dugun bitartean oso ondo, baina horrelakorik gertatzen denean izaten dira lanak.

DiskFit utilitatearen helburua, lan hau xamurtzea da. Lehenengo segurtasun-kopia egin ondoren, oso denbora gutxi beharko du ondorengoak egiten; fi-txategi berriak eta aldaketaren bat jasan dutenak bakarrik eguneratuko bait ditu besteak ukitu ere egin gabe.

Network DiskFit sareetan erabiltzeko da. Erabiltzaileak bere disket propioen nahiz konpartitutako diskoko zenbait fitxategien kopiak egin ahal izango ditu.

Fitxategi-multzo konkretu baten edota datu edo fitxategi zehatzen segurtasun-kopiak atera daitezke bietako edozeinetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila