Segundoko 200milioi argazki

Estatu Batuetako Rhode Island Unibertsitateko ikertzaileek segundoko 200 milioi argazki egiteko gai den kamera asmatu dute. Kamera horri esker oso mugimendu azkarrak ikusi eta aztertu ahal izango dira. Kamera oraingoz aplikazio militarretan erabiltzen den arren, industrian ere oso baliagarria izango da. Esaterako, eraikinen egiturak nola apurtzen diren eta horretarako zenbateko indarra behar den ezagut daiteke. Beharbada eraikuntzarako materialak hobetzeko bitarteko ezin egokiagoa izan daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila