Saturnon 2004.ean

Estatu Batuetan Saturnora Cassini izeneko zunda bidaltzeko proiektua burutu dute. Zunda honek bere bidaian Huygens modulu europarra Titan-era (Saturnoren satelite nagusietako batera) bidaliko du bide batez, hango atmosfera iker dezan.

Proiektuak kritika handiak izan ditu Estatu Batuetan, kostu handia duelako. Hala ere, Cassini zunda 1997.eko urriaren 6an Titan 4 jaurtigailuaz espaziora bidaltzekotan dira. Lehenbizi Artizarretik igaroko da eta planeta hau hurbiletik ikusteko aukera bi aldiz izango du (1998.go apirilaren 21ean eta 1999.go ekainaren 20an).

Jupiter ingurura 2000. urteko abenduan helduko da, eta Saturnora 2004.go ekainean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila