1981.eko abuztuan Voyager zunda amerikarrak Saturnori buruz bidalitako 30.000 argazkien bidez, aurkikuntzak egin dituzte oraindik orain. Planeta erraldoi honek duen eraztuna hauts-blokez osaturik dago. Eraztun honetan tartekaturik zuloak agertzen dira.
Zulo horietako batek, 320 km-ko luzera duenak hain zuzen ere, eman du satelitearen arrastoa.
Gainera, zulo honen ertzak uhin-itxurazkoak direnez, masadun gorputzen baten grabitazio-eraginagatik sor zitekeen. Stanford-eko Mark Showalr-ek bere ordenadoreari honakoa galdetu zion: zein izan daiteke satelite baten tamaina eta orbita aurkitu dugun uhindura eragiteko? Lehen ahaleginetan arrakastarik lortu ez bazen ere, azkenean ordenadoreak 30.000 argazki horietatik batzuk aukeratu zituen eta hauetan zoom batez baliatuz puntu argitsu bat ikus zitekeen.
Puntu horri 1981 S13 izena jarri zaio eta gutxi gorabehera 20 km-ko diametroa du. Beraz, hemendik aurrera Saturnok gutxienez hamazortzi satelite dituela badakigu.