Espazioko meteorologia hobeto aztertzea da iaz jaurtikitako Polar Spacecraft satelitearen eginkizuna. Orbita polarrean kokaturik dago ionosferan eta magnetosferan gertatzen diren aurora boreal izeneko fenomeno elektrikoak aztertzearren.
Eguzki-haizeak sortzen dituen ekaitz magnetikoak oso gertutik ikusi eta aztertuko ditu. Horrela gure planetaren atmosfera hobeto ezagutuko dugu eta irrati-komunikazioak eten edo tentsio-igoerak eragiten dituen fenomeno bitxi hori ere bai.