Sateliteek sarraskien berri ematen dute

Mediterranioko itsasertzean gertatu den alga-izurritea gauza ezaguna da. Sateliteetako argazkietatik edo irudietatik atera izan da. Honi esker turistek badakite nora joatea komeni ez den, adibidez.

Nabigazio aereo eta espazialerako institutu alemaniarrak egunero jasotzen ditu sateliteetatik bidalitako informazioak. Informazio hau, orain gutxi arte, meteorologi kontutan bakarrik erabili izan da. Institutu honetako ikerlari bati, sateliteetako informazioa beste gauza batzuetarako ere erabil zitekeela bururatu zitzaion.

Zeregin berri honen egiazko froga, joan den urtean martxoan eta apirilean izandako ekaitzen eraginez gertatzen ari ziren ondorioen berri eman zuenean burutu zen.

Mediterranioko itsasertzean gertatu den alga-izurritea gauza ezaguna da. Baina izurrite honek izan duen zabalkundearen berri zehatza sateliteetako argazkietatik edo irudietatik atera izan da. Honi esker turistek badakite nora joatea komeni ez den, adibidez. Itsas trafikoak ere abantailak izan ditzake, zeren eta iceberg edo izotz-multzoen berri berehala jakin bait dezakete.

Oihan tropikalen beherakada oso garbi ikusten da azken 15 urteetako irudiak aztertuz.

Kenyako gobernuarekin batera une honetan oso proiektu garrantzitsua aurrera ateratzen ari dira alemanak. Azken urteotan Afrikan gertatzen ari den lehortearen ondorioak jasaten dituen estatuetako bat Kenya da. Sateliteetatik hartutako argazkien bidez, ura eta elikagaia zein lekutan dagoen jakin daiteke eta ondorioz, herri ibiltariek bide batzuk edo besteak har ditzakete.

Hala ere, erakunde alemaniar honen azken helburua ekologiari buruzko datu-banku bat osatzea da. Horretarako apirilaren 4ean Guyanan Ariane 4 motako satelite batzuk espazioratuko dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila