Saqqarah-eko erreginak

Egyptoko Alkairo hiriburutik Saqqarah-en egindako indusketa batzuei esker, Pepi I.a erregearen piramide ondoan hiru erregina daudela hobiratuta jakin da. Egin zirenetik lau mila urte igaro ondoren, erregearen piramide handiaren alboan beste hiru txiki (hiru erreginei dagozkienak) aurkitu dira. Lehenengo biak 1988.ean topatu zituzten eta hirugarrena aurten, duela gutxi.

Pepi I.a erregearen piramidea eta ondoan hiru erreginenak erakusten dituen maketa.

Hiru piramide txikiak ia lerrokaturik daude piramide handiaren hegoaldean. Azkena aurkitu den hirugarrena, beste bi txikien erdikoa da. Beste biek bezalaxe, oinarriko aldeak 40 ukondo egyptiar (20,96 metro) neurtzen ditu. Piramide guztiak, handi eta txiki, aurrez birrinduak eta bipilduak izan dira, oinarria bakarrik uzteraino. Momiarik ez dago jadanik eta ontzi gutxi batzuk besterik ez dira aurkitu: brontzezko iduneko-zati bat, brontze urreztatuzko edalontzi bat, eta erreginaren zur urreztatuzko sandalia bat.

Pepi I.a erregea K.a. 2280-2250. urte inguruan bizi izan zen. Testu idatziak aurkitutako piramiderik zaharrenetakoa da berea. Hieroglifikoek horma osoak betetzen dituzte eta badakigu erregeak Sinai eta Byblos-era espedizioak burutu zituela. Testuei esker, hain zuzen hiru erregina izan zituela jakin da. Baten izena "Nubet benet" zela badakite eta lehen hitzak "urreztatua" esan nahi duela ere bai.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila