San Frantziskoko zubia hobetu nahi

San Frantziskoko “Golden Gate” izeneko zubi famatuak berrogeitamar urte baditu jadanik. Azken aldian lurrikarak izan diren arren, ongi jasan ditu eta 1989.eko urriko lurrikarak ez zion kalterik eragin.

Hala eta guztiz ere, lurrikarak jasateko duen erresistentzia hobetu egin nahi diote eta 100 milioi dolarreko obrak egitea aurrikusten da. Zubi berria egin beharko balitz, hamar aldiz gehiago gastatu beharko omen litzateke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila