Kaliforniako Unibertsitateko ikerlari-talde batek salmonelosia eta beste infekzio batzuen aurkako txertoa garatzen lagun dezakeen prozedura erabili du arratoiekin, gaixotasun horien errudun diren bakterioen geneak eraldatuz. Salmonella-andui batetik Dam (adenina metilasa ADN) izeneko entzima kontrolatzen duen genea hartu zuten; bakterio mutatu hori hartu eta salmonelosia zuen arratoi-talde bati txertatu zioten. Dam entzimak infekzio-prozesuan eragina duten hogeiren bat generen zeregina kontrolatzen du. Ikerlarien ustez, entzima hori gabe, bakterioak txerto bizi moduan erabil daitezke.
Txertoa hartu zuten arratoiei berriro Salmonella-anduiak sartu zitzaizkien —heriotza eragin dezakeen kontzentrazio altuena baino 10.000 bider gehiago— baina ez zien ezer egin. Genea eraldatuta txertatutako bakterioa ez zen hilgarri bihurtzen duten proteinak garatzeko gai izan; bai, ordea, arratoiak inmunizatzeko.