Saharako desertifikazioa

Aspaldidanik esan izan da garai batean Sahara ez zela inola ere basamortua, besteak beste, polen fosila aurkitu izan delako. Potsdam-Institut fuer Klimafolgenforschung-eko ikerlariek CLIMBER-2 eredua erabili dute Saharako bat-bateko desertifikazioa duela 5.440 urte (+/- 30 urte) hasi zela ondorioztatzeko.

Aldaketa nahiko bortitza izan bide zen, bi alditan banatua. Lehena, gozoena, orain 6.700 eta 5.500 urte bitartean eta bigarrena, gogorrena, orain 4.000 eta 3.600 urte bitartean, udako tenperatura asko igo eta prezipitazioa urrituz. Aldaketa Lurraren orbitaren aldaketak eta ardatzaren inklinazioaren aldaketak (orduan 24,14 gradukoa zen eta orain 23,45 gradukoa) abiarazi zuen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila