Saguaren genoma

Celera Genomics konpainiak, giza genoma deskodetzen ari den konpainiak, saguarena deskodetu duela adierazi du. Zehazki, hiru sagu-barietateren genomaren % 95 ezagutzera ailegatu omen dira. Britainia Handikoak beste hainbeste egiten ari dira beste sagu-barietate batzuekin. Izan ere, saguaren genoma ezagutzea oso lagungarria izan daiteke gizakiarena ulertzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila