Robot zabor-biltzailea

Holandako Emmen hiriko zabor-biltzaileek kide berriak izango dituzte aurrerantzean, zabor-biltze lanaren zati neketsuena egingo dutenak. Zabor-kamioietan ezarritako beso mekanikoek espaloiko zabor-ontziak jaso eta hauen edukia kamioira isuriko dute, orain arte gizonek egiten zuten baino azkarrago eta isilago.Robot hau Holandako Fisika Institutuak sortu du eta ingurune landatarreko herri txikietan zabor-bilketa errazteko ekimen baten fruitua da. Herri hauetan zabor-biltzaile gutxi izaten da eta, ondorioz, langileek kamioi-gidari eta zabor-biltzaile lanak egin behar izaten dituzte.

Aurrerantzean, ordea, langileek kamioia zabor-ontziaren aurrean kokatu eta robota piztu beharko dute soilik, gainerakoa robotak egingo du. Horretarako beso mekanikoan kamera bat dago kokaturik, gidariak non gelditu behar duen jakin dezan. Behin leku egokian kokatuta, robotak zabor-ontzian dagoen eranskailu magnetiko bat irakurtzen du, barnean zein motatako zaborra dagoen jakin dezan. Era honetan birziklapenerako zaborraren bilketa ere erraztu nahi da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.