Rhin ibaiak hamar urte beharko sendatzeko

Europako zientzilariak, Bassel inguruan Rhin ibaian egon diren intsektizida-isuriek sortutako kalteak ebaluatzen ari dira oraindik. Suitzako zientzilarien eritziz, Rhin-ibaiak hamar urte beharko ditu onera etortzen. Basseletik behera 300 km ibai, hiltzat jo daitezke eta bertan biziaren arrastorik ezin da topatu. Milioi erdi ingurun arrain hil da Sandoz etxeko fabrikaren isuriaren ondorioz.

Batzuen ustetan, denbora laburragoa behar izango du ibaiak sendatzeko. Horrela pentsatzen dutenetako bat, Michel Goppel, Rhin-eko Poluzioaren Kontrako Nazioarteko Batzordearen zuzendaria da. Bere aburuz, hiru urte pasatuta istripuaren arrastorik ez omen da izango. Denbora-tarte horretan ibaiadarretatik hasita, biziak Rhinaren ibilgu nagusia birkolonizatuko omen du. Hala eta guztiz ere, arazorik nagusiena korrontearen hondoko lohian gelditutako merkurioa da. Hori garbitzeko zenbat denbora behar izango den ez bait dago batere garbi.

Azken urteotan Rhinen garbiketarako egin diren esfortzuak, ahuntzaren gauerdiko eztula izan dira axolagabekeria baten ondorioz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila