Reye-ren sindromea beherantz

Atlanta-ko Eritasun Infekziosoen Kontrol-Zentruak dioenez, Estatu Batuetan nabarmen jaitsi dira Reye-ren sindromeari buruz egindako notifikazioak (1985ean 555 kasu erregistratu ziren bitartean, iaz 101 besterik ez ziren izan).

Adinaren arabera kasuen banaketa, aurreko urteetakoen antzekoa da: pazienteen %38 lau urtetik beherakoak dira, %12 bost eta bederatzi urte bitartean daude, %34 hamarretik hamabost bitartean, %15 hamabostetik hogeira eta %2 soilik daude hogei urtetik gora.

Erregistraturiko %91 kasuetan pazienteek eritasun-aurrekinak eduki zituzten sindromea agertu aurreko hiru asteetan; normalean arnas aparatukoak (%74), eta gainerantzekoetan koadroa barizela, beherakoak edo sukarra izan zen.

Eritasunaren etiologia oraindik ezezaguna den arren, egindako ikerketa gehienek konfirmatu dutenez, azido azetilsalizilikoa hartzearen eta ondoren sindromea agertzearen artean bada harremanen bat (gorako etengabeak, egoera mentalaren asaldura eta konbultsioak, pazienteen %30ean).

Deklaratutako kasuen beherakada garrantzitsu horren arrazoia, umeen eritasunetan agintzen diren azido azetilsalizilikoaren dosiak txikiagotu izatean bilatu nahi izan da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila