Radioterapia hobea minbiziaren aurka

Radioterapia eraginkorra da minbizia tratatzeko, baina horrelakoetan hobekuntzak beti dira ongi etorriak. Estatu Batuetako Lawrence Livermore laborategietako ikertzaileek tumorearen inguruko zelula osasuntsuak ia kaltetu gabe erradiazio-kantitatea handitzeko sistema prestatu dute. Monte Carlo deritzon eredu matematikoa erabiliz, ordenagailuak hiru dimentsiotan kalkulatzen du erradiazioa nora joango den, baita ehun, hezur eta gune hutsek zenbat erradiazio jasoko duten ere. Horrela, beharrezko dosia zehatzago kalkula daiteke. Aparatuak eskaner indibidualak ditu eta giza gorputz bakoitzaren anatomiara edo gaixotasunaren izaerari egoki daiteke. Peregrine bataiatutako sistema berria arma nuklearrak garatzeko ikerketen ondorio da eta lehenbailehen prest egongo dela espero da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila