Quasarrak ikertzeko: simulazioa

T. Di Mateo

Misterio bat da. Zergatik hazten dira zulo beltzak tamaina bateraino bakarrik? Horri erantzun nahian simulazioa erabili dute Pittsburgh-eko unibertsitate bateko (AEB) astrofisikariek.

Simulaziorako quasarra hartu dute oinarri; izan ere, quasarra masa handiko gune distiratsu baten gisara ikusten dugu, erdian zulo beltz bat du, eta inguruko izarrak irensten ditu. Bada, dirudienez, quasarrek irents dezaketen baino gas gehiago erakartzen dute batzuetan; gas horren zati bat irentsi egiten dute, baina gainerakoa bota egiten dute zorrotadaka. Eta, denborarekin, quasarra hil egiten du prozesu horrek —zulo beltzak hazteari uzten dio—.

Simulazioa egiteko superordenagailu bat erabili dute. Eta oinarri gisa elkar jotzera doazen bi galaxia hartu dituzte (irudian prozesuaren sekuentzia ematen da goitik behera). Galaxia horietako zulo beltzek bat egiten dute eta zulo beltz erraldoi bat osatzen dute. Sistemak, quasarrak, alegia, 0bota egiten du gasa espaziorantz. Eta, halako batean, hazteari uzten dio, eta bikotea dispertsatu egiten da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila