Quadra 610 DOS ordenadore bateragarria

Urrats honen bidez, Apple etxea PC ordenadoreen mundura hurbiltzen hasi da eta egunen batean "ordenadore unibertsala" merkaturatzeko itxaropena sortu du.

Harrigarria badirudi ere, munduan informatikan hain ezaguna den Kaliforniako Apple etxeak Macintosh DOS bateragarria merkaturatuko duela iragarri du.

Teknikoki, ordenadore bateragarri hau ohizko Quadra 610 eredua izango da, baina DPS (Direct Procesor Slot) konektorean 486 koprozesadorea izango du. Erabiltzaileak bi ingurune izango ditu aldi berean eta bideo txartelak bi monitore erabili ahal izango ditu: bata Macintosh sistemarakoa eta bestea Windows sistemarakoa. Ordenadore bateragarri honek, bateragarri ez denak baino 500 dolar gehiago (70.000 pta. edo 2.500 libera gehiago) balioko du.

Urrats honen bidez, Apple etxea PC ordenadoreen mundura hurbiltzen hasi da eta egunen batean “ordenadore unibertsala” merkaturatzeko itxaropena sortu du. Orduan “bateragarri” hitza erabili beharrik ez da izango.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila