Washingtongo Unibertsitateko ikertzaileek medikuei azkeneko ikerketen eta horien emaitzen berri izaten lagunduko dien programa informatiko bat prestatu dute. Egun, medikuntzaren inguruko 20.000 aldizkari baino gehiago argitaratzen dira eta ezinezkoa da sendagileek horien guztien segimendua egin eta beti egunean egotea.
Programa horren bidez, medikuek sendagaiak agintzeko erabiltzen duten ordenadorean bertan ikusi ahal izango dituzte tratatzen ari diren gaixotasunari buruzko azken berriak. Orain arte egindako saioetan, informazio hori aurrean izanda medikuek sendagai berri eta eraginkorragoak agintzen dituztela ikusi da.