Pterosauro-enbrioi bat Txinan

121 milioi urteko pterosauro-enbrioi bat aurkitu dute Txinako ipar-ekialdean.

Duela 121 milioi urteko pterosauro-enbrioi bat aurkitu dute Txinako ipar-ekialdean. Orain arte aurkitu den lehenengoa da, eta oso ondo osatuta omen dago; beraz, jaiotzear zegoela uste dute adituek.

Pterosauroak hegan egiten zuten narrastiak ziren, dinosauroen garai berean bizi izan ziren, eta oso ugariak izan ziren Behe Kretazeoan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila