Elhuyar Fundazioa
Zurrumurrua omen da, baina kontutan hartzekoa dela esaten dute. Aurten salgai egongo omen dira G4 prozesadore bat baino gehiago onartuko dituzten PowerMac ordenagailuak. Apple-k garatuko dituen ordenagailu horiek, lau G4 prozesadore onartuko dituzten plakak izango omen dituzte.