Proteinen sintesia nukleoan

Zelula eukariotoen ezaugarri nagusia nukleoa izatea da, hau da, zelulan bi gune bereiztuak izatea: nukleoa eta zitoplasma. Orain arte proteinen sintesia soilik zitoplasman gertatzen dela onartu izan da. Oxfordeko Unibertsitatean, Francisco Iborra biologoak zuzentzen duen taldekoek aurkitu dutenaren arabera, aldiz, sintesi hori nukleoan ere gertatzen da.

Biologoek fluoreszentziaz markatutako aminoazidoez egin zuten esperimentua, eta emaitzak esanguratsuak dira. Zitoplasman ez ezik, proteinen sintesian parte hartzen duten osagai guztiak nukleoan ere badaude. Sintetizatutako proteinak zitoplasmatik ez zetozela egiaztatzeko, nukleo isolatuekin ere egin zuten esperimentua.

Biokimikak urtetan onartu duen proteinen sintesi 'klasikoak' ere baditu salbuespenak, eta ez dira gutxi batzuk bakarrik. Izan ere, zelulak behar dituen proteinen % 10 nukleoan sintetizatzen direla kalkulatu dute zientzialariek.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.