Neuroendekapenezko gaixotasunek 50 urtetik gorako gizakien garun eta bizkarrezurreko neurona-mota batzuei egiten diete eraso. Ikerketa hori garuneko zein bizkarrezurreko neurona motorrak suntsitzen dituen Neurona Motorren Gaitzaren (ALS) azterketara zuzendu da batez ere. Zelula horiek gorputz-adarren mugimenduen erantzule dira eta horiek suntsitzeak muskulu-atrofia eta, azkenik, heriotza eragiten du.
Neurona motorretan Apoptosiaren Proteina Inhibitzaileen (IAP) kantitatea handituz gero, horien degenerazioari aurrea hartzea lor zitekeela ikusi zuten.
Aurkikuntza horrek, Parkinson eta Alzheimer gaixotasunentzat esaterako, tratamendu egokiak bilatzeko beste aukera bat ireki du.