Prostatako minbizia detektatzeko metodo berria

Normalean, minbizia duen ehuna ehun osasuntsua baino azkarrago hazten da; gainera, odol-fluxua handiagoa izaten da ehun-zati horretan. Horregatik, prostatako minbizia diagnostikatzeko tumorearen baskularizazioa neurtzen da. Horretarako, gris-eskalan oinarritutako ekografia erabiltzen da. Sistema horrekin, ordea, minbizien ia ehuneko hiru detektatu gabe geratzen dira.

Estatu Batuetako Filadelfiako Thomas Jefferson Unibertsitateko eta Austriako Innsbruck eko Unibertsitateko Ospitaleko ikertzaileek minbizia detektatzeko metodo berria aurkitu dute, eta, diotenez, sistema konbentzionala baino askoz fidagarriagoa da. Metodo berri hori Doppler efektuan oinarrituta dago, eta ekografian jasotako seinalea koloretan kodetzen da. Hartara, odol-fluxuaren norabidea hobeto ikusten da. Zientzialarien ustez, metodo horrek lehen detektatu barik geratzen ziren minbizi asko diagnostikatzeko balio dezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila